Mecalbe Eibar Eskubaloiak Gipuzkoako Kopa bereganatu du Elgoibarri irabazita

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Mecalbe Eibar Eskubaloiak Gipuzkoako Kopa bereganatu du Elgoibarri irabazita
ETA KITTO 2023, Eka 05

Mecalbe Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak ginga jarri dio denboraldiari Gipuzkoako Kopa irabaztearekin batera. Aurreko zapatuan Lezon jokatutako finalean, Andoni Perezen taldea 16-27 erraz nagusitu zitzaion Gaurve Asesores Elgoibarri. Partiduan, gainera, tartea aurkitu zuten lehen talde horrekin parte hartu duten jubenilek ere hainbat minutu izan eta aurrera egiteko. Amaia San Martin eta Nahia Benitez izan ziren taldeko goleatzaile nagusienak, zazpi eta sei golekin, hurrenez hurren.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »