Mecalbe Eibar Eskubaloiak Hondarribia Bidasoa hartuko du zapatuan Ipuruan

Mecalbe Eibar Eskubaloiak Hondarribia Bidasoa hartuko du zapatuan Ipuruan
2023/02/02 19:19
eta kitto!
Partidu hori arratsaldeko 18:30ean hasiko da Ipurua kiroldegian eta Fernando Fernandezek mutilek lehenengo itzulian Hondarribian lortutako emaitza hobetu nahiko dute oraingoan, orduan berdinketarekin konformatu behar izan zutelako Il capo Hondarribia Bidasoaren kantxan. Gorabehera askorekin dabil kostaldeko taldea, Mecalbe Eibar baino lau postu atzerago, zortzigarren gaur egungo sailkapenean.

Mecalbe Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldea, bestalde, Nafarroara joango da Atarrabiako Hermanos Indurain udal kiroldegian Gurpea Beti Onak Azparren taldeari bisita egitera. Zapatuan 20:00etan hasiko den norgehiagoka hori ere ez da erraza izango eibartarrentzat. Lehen itzuliko partiduan nafarrak gehiago izan ziren eta, gutxigatik izan bazen ere, nagusi izan ziren Ipuruan.