Mecalbe Eibar Eskubaloiak sailkapeneko laugarren postua ziurtatu du

Mecalbe Eibar Eskubaloiak sailkapeneko laugarren postua ziurtatu du
2023/04/25 eta kitto!
Aurreko zapatuan, Ipuruan goitik behera kontrolatu zuen partiduan, 1. Nazional Mailako Mecalbe Eibarrek 32-27 irabazi zion Tarazonari eta, horrela, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, sailkapeneko laugarren postuaz jabetu dira dagoeneko.

Lehen ordu laurdenaren amaieran markagailuak erakusten zuen 10-4koak berehala eskaini zien aginte-makila Fernando Fernandezen mutilei eta ez zuten berori laga partidu guztian. Jon Barruetabeña izan zen, aurreko asteburuan bezala, gol gehien lortu zituena, 11rekin, eta Andoni Yarzaren zazpiak eta Garikoitz Vigueraren bostak gehituta, azkenean hiruren artean taldearen gol gehienak eskuratu zituzten.

Denboraldia amaitzeko falta diren bi jardunaldietan, Mecalbek Uharteren kantxan jokatuko du lehenengoa eta Ipuruan Trapagaran hartuta amaituko du denboraldia.