Mecalbe Eibar Eskubaloiko talde nagusiek garaipena eta porrotarekin hasi zuten denboraldia

Mecalbe Eibar Eskubaloiko talde nagusiek garaipena eta porrotarekin hasi zuten denboraldia
2022/09/19 14:43
eta kitto!
Gizonezkoen taldeak 24-29 irabazi bazuen ere Palautordera Salicruren kantxan, emakumezkoenak ezin izan zuen garaipenarekin liga hasi eta 20-31 galdu zuen Ipuruan Ideam La Jotaren aurka. Andoni Perezek entrenatzen duen taldeak bi denboralditan bi maila igo ditu eta gutxinaka moldatu beharko da talde indartxuagoei neurria hartzeko. Bigarren zatian, esaterako, zertxobait suspertu ziren eibartarrak euren jokoan; Nahia de Castro izan zen taldeko goleatzaile nagusiena, lau golekin. Fernando Fernandezen taldeak, bestalde, ondo irabazi zuen mailan berria den Palautorderaren kantxan, atsedenaldira bi goleko aldearekin erretiratu eta gero. Mikel Zuloaga izan zen eibartarren goleatzaile nagusiena, bederatzi golekin, sei lortu zituen Jon Barruetabeñaren aurretik; Koldo Estenaga jubenilak bere debutean bi gol sartu zituen.

Datorren domeka goizean Ipuruan jokatuko dute euren lehenengo partidua, bigarren jardunaldi horretan Lodisna San Antonio hartuta. Emakumezkoen taldeak, bestalde, 10 minutuko bidaia egin beharko dute, Elgoibarreraino, bertan lehenengo jardunaldian galtzaile ere izan zen Gaurve Asesores Elgoibar taldeari aurre egiteko.