Mek Eibar eta Trapagaranek norgehiagoka zirraragarria eskaini zuten

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Mek Eibar eta Trapagaranek norgehiagoka zirraragarria eskaini zuten
ETA KITTO 2023, Aza 20

Azkenean berdinketarekin amaitu zen 1. Nazional Mailako partiduan, gure herriko eta Trapagako taldeek partidu serio eta oso landua eskaini zuten, bien defentsa bikainei esker gol gutxiko neurketa egiteko: 24-24. Horrek guztiak baloi asko galtzea ekarri bazuen ere, inongo momentutan ez zuten amore eman, batez ere bigarren zatian eibartarrak markagailuan lau gol atzetik geratu zirenean.

Zilarrezko Ohorezko Mailako Mek Eibar emakumezkoen taldeak zorte txarragoa izan zuen Etxebarrin, bertako Kukullagarekin 27-25 galduz. Partiduak hainbat alternatina eskaini zituen: hasieran eibartarrak 1-5 aurreratu baziren ere, atsedenaldirako markagailua aurka zuen (aldageletara 17-14 galtzen erretiratu ziren). Ondoren, bigarren zatian defentsa doitu eta, bost minuturen faltan, aurretik jarri baziren ere, azkeneko presak partiduak ihes egitea ekarri zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »