Mendian federatzeko tramiteak berrartu dituzte Deporren

Mendian federatzeko tramiteak berrartu dituzte Deporren
2020/06/05 eta kitto!
Bizi dugun egoerak eragindako hainbat neurri hartu behar izan dituzte Klub Deportibo mendi batzordekoek, tartean ekainaren 1etik mendian federatzeko tramiteekin jarraitzea; hori bai, tramitazioa internet bitartez egin beharko da eta dokumentazioa emailez bidali beharko mendia@deporeibar.com helbidera. Federatu txartelak klubaren tabernan hartu ditzakezue, ohiko ordutegian: 17:30etik 21:30era. Bulegoak, bestalde, itxita jarraituko du eta jendeari ez zaio aurrez-aurreko arretarik eskainiko. Horrez gain, ekaineko eta uztaileko irteera guztiak bertan behera laga dituzte.