“Mendiko App erabilgarriak” tailerarrekin amaituko dira bihar Mendiko Jardunaldiak

“Mendiko App erabilgarriak” tailerarrekin amaituko dira bihar Mendiko Jardunaldiak
2023/03/21 11:36
eta kitto!
Mikel Larreategik bihar Eibarko Klub Deportiboaren lokaletan eskainiko duen “Mendiko App erabilgarriak” hitzaldiarekin amaituko dira Mendi Batzordeak aurten antolatutako Mendi Jardunaldiak. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, euskeraz eskainiko da eta doakoa izango da. Izena mendia@deporeibar.com helbidean eman daiteke edo, bestela, gaur T. Etxebarria 16ko bulegoetan, 19:30etik 20:30era.

Larreategik dioenez, “tailer honetan aplikazio batzuk errepasatuko ditugu: ibilbideak eta mapak aurkitzeko, mendiak identifikatzeko, larrialdietan laguntza eskatzeko etabar. Mobila oso lagun erabilgarria bihurtu delako natura irteeretan, dela tontorretara igotzeko, dela mendi-ibiliak egiteko”.