Eibar FT azken sei urteotan entrenatu ondoren, datorren denboraldian José Luis Mendilibar ez da talde eibartarraren aulkian eseriko. Zaldibarko prestatzailea eta kluba akordio batera iritsi dira bien bideak banatzeko.
Fran Garagarza zuzendari teknikoak ere agur esango dio taldeari eta asko izango dira ekipoa lagako duten jokalariak. Horrela, Eibarrek aro berria hasiko du Bigarren Mailan.
ℹ️ Mendilibar ez da Eibarreko entrenatzailea izango datorren denboraldian#EskerrikAskoMendilibar
— SD Eibar (@SDEibar) May 25, 2021
#Eibar FT#Eibar KEJose Luis MendilibarmendilibarSD Eibar