Miguel Gallastegi pilotariari omenaldia egingo zaio gaur Astelena frontoian

Miguel Gallastegi pilotariari omenaldia egingo zaio gaur Astelena frontoian
2019/05/05 eta kitto!
Gaur egingo zaio omenaldia Miguel Gallastegi pilotari handiari Astelena frontoian. Eibarko Udalak eta Foru Aldundiak antolatu duten ekitaldia 11:30ean hasiko da eta antz handia izango du 1940eko eta 1950eko hamarkadetan izaten ziren pilota jaialdiekin: Juan Martinez de Irujo pilotari ohiak egingo du ohorezko sakea. Epaileak trajez jantzita egogo dira. Pilotariak, zuriz eta alkondaraz jantzita. Eta eguerdiko 12:00etan partida geratu eta Angelusa errezatuko da, sasoi horretan egiten zen bezala. Bideo-emanaldi bat ere egingo da, eta Eibarko pilotari handiaren familiari oroigarriak emango zaizkio. Sarrerak doan banatu dira azken aste hauetan, Eibarko hainbat establezimendutan, baita kiroldegietan ere. Hala ere, gaur bertan, 11:00etatik aurrera, sarrera hantxe bertan eskuratzeko aukera egongo da. Jendeari sartzen lagako zaio, frontoiko aforoa bete arte.