Miguel Ledesma eta Txomin Osoro hogei lehenen artean Euskadiko triatloi txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Miguel Ledesma eta Txomin Osoro hogei lehenen artean Euskadiko triatloi txapelketan
ETA KITTO 2023, Ira 28

Triatloi denboraldia amaitzen badihardu ere, gure herriko triatloilariek ez dute oporrik hartu oraindik. Horrela, aurreko domekan Getxon jokatutako distantzia olinpikoko Euskadiko triatloi txapelketan JAZ Triatloi Taldeko bi kide izan ziren parte hartzen, bien kasuan gainera emaitza bikainekin: Miguel Ledesma 12. postuan sailkatu zen, 01:58:39ko denborarekin, eta Txomin Osoro 17.a izan zen, 2:00:52ko denborarekin.

Bestalde, egun berean Zarautzen jokatutako bikote mistoen herri-triatloiko bigarren edizioan, Nerea Ziaranek eta Galder Hernandezek hartu zuten parte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »