Mikel Oyarzabal Espainiako selekzioarekin jokatzeko aukeratu dute

Mikel Oyarzabal Espainiako selekzioarekin jokatzeko aukeratu dute
2019/05/17 eta kitto!
Realarekin maila handia erakutsi du Mikel Oyarzabal eibartarrak amaitzear dagoen denboraldian eta Luis Enrique hautatzaileak Faroeen (Torshavnen ekainaren 7an) eta Suediaren (Madrilen 10ean) aurka jokatzeko deitu du.

Ez da lehenengo aldia izango Oyarzabalentzat Espainiako selekzioarekin. Izan ere, 2016ko maiatzaren 17an egin zuen debuta Bosnia-Herzegobinaren aurkako lagunartekoan.