Mikel Oyarzabal foball jokalariak gaur jasoko du eibartarren omenaldia

Mikel Oyarzabal foball jokalariak gaur jasoko du eibartarren omenaldia
2021/11/12 eta kitto!




Aurreko astean bertan behera geratu zen omenaldia gaur egingio diote Mikel Oyarzabal Realeko jokalari eibartarrari. Alkateak gidatuko duen ekitaldian, eta udal ordezkariak eta futbolaren arloko ordezkariak bertan direla, “Txopitea eta Pakea” emango diote, 18:30ean udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da, Udaleko YouTube kanalaren bidez. Aurretik, 18:00ak aldera, Eibarko Errealzaleak elkartekoek Untzagan harrera egingo diote jokalariari.