Mikel Oyarzabal Tokioko Joko Olinpikoetan izango da

Mikel Oyarzabal Tokioko Joko Olinpikoetan izango da
2021/06/29 eta kitto!
Luis de la Fuente Espainiako hautatzaile olinpikoak gaur eman du Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartuko duen taldearen zerrenda eta bertan da Mikel Oyarzabal eibartarra.

Oyarzabalek Eurokopa lehiatzen dihardu gaur egun Espainiako selekzioarekin eta atzo gola sartu zuen Kroaziaren aurka, final zortzirenetako partiduan (5-3 irabazi zuen Espainiak). Orain, Suitza izango dute arerio barixakuan, final laurdenetan.

Eurokopa amaitzen denean, maleta berriz egin eta Japoniara bidaiatu beharko du Oyarzabalek, talde olinpikoarekin bat egiteko. Bertan izango dira, besteak beste, Bryan Gil eta Marc Cucurella Eibar FT-ren jokalari ohiak.