Mikel Zabalak 2023 urtera arte luzatu du kontratua Bidasoarekin

Mikel Zabalak 2023 urtera arte luzatu du kontratua Bidasoarekin
2020/06/08 eta kitto!
Irungo Bidasoa eskubaloi taldean jokatzen duen Mikel Zabala eibartarrak 2023ko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua. Eibar Eskubaloiko jokalari ohiak 2018an fitxatu zuen talde horiarekin eta Asobal Ligako 45 partidu jokatu ditu, 86 gol sartuz. Gainera, Errege Kopan jokatutako sei partidutan 15 gol sartu ditu, Asobal Kopan lau partidutan 7 gol eta Champions Leagueko 10 partidutan beste 22.

Zabalak adierazi duenez, “oso pozik nago Irunen jarraitzeko aukerarekin. Gipuzkoako eskubaloi jokalari guztientzat ametsa da Bidasoan jokatzea eta ilusioa egiten jarraitzeak”.