Mikel Zabalak 2026ra arte luzatu du kontratua Bidasoarekin

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Mikel Zabalak 2026ra arte luzatu du kontratua Bidasoarekin
ETA KITTO 2022, Abe 20

C.D. Bidasoa eta Mikel Zabala akordio batera iritsi dira jokalari eibartarrak bere kontratua 2026. urtera arte luzatu dezan. Ezker hegaleko jokalariak bosgarren denboraldia du Irunen eta, bere esanetan, “oso pozik nago. Ez nuen zalantzarik izan. Etxean bezala sentitzen naiz, familia eta lagunak gertu ditudala, Espainiako onenetako batean eta gipuzkoar batentzat, Bidasoa Irunen jokatzea amets bat da”.

Zabala 2018ko udan iritsi zen Bidasoara eta, orain arte, 174 neurketa jokatu ditu 343 gol sartuz. Orain, denboraldiko bigarren zatiari egingo dio aurre eubartarrak, Gabonetako atsedenaldiaren ondoren. “Europa League-n Lehen Fasetik ahalik eta hobekien pasatzen saiatuko gara eta ASOBAL Ligan galdu ditugun puntu horiek ez galtzen saiatuko gara, etxean partida oso garrantzitsuak baititugu. Ahalik eta gorago geratzen saiatuko gara, Europako plaza horiek lortzen ahaleginduz”, adierazi du Zabalak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »