‘Minbiziaren aurkako astea’ ospatuko du aste honetan Minbiziaren Aurkako Elkarteak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Minbiziaren aurkako astea’ ospatuko du aste honetan Minbiziaren Aurkako Elkarteak
ETA KITTO 2021, Ots 22

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak ‘Minbiziaren aurkako astea’ ospatuko du aste honetan eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, gaurtik hasita ostiralera arte. Horrela, gaur goizean, 11:00etan, Debabarrenako Minbiziaren Behatokiaren datuen aurkezpena egingo dute.

Biharko ekintza Soraluzen egingo da, 18:00etan, eta Miriam Marquez Debabarrenako AECCko psiko-onkologoak ‘COVID garaian ongizate emozionalerako tailer praktikoa’ izeneko hitzaldia eskainiko du.

Eguaztenean, hilaren 24an, Ainhoa Oregi gizarte-langileak eta Miriam Marquezek zinemak minbizia nola islatzen duen aipatuko dute, 18:00etan.

Eguenean, ‘Kirola, elikadura eta bizitza aktiboa’ izenburua duen maha-ingurua eskainiko du eguenean, 17:30ean, Portalean. Ekitaldian Odei Jainaga jabalina jaurtitzailea, Zaloa Otaduy nutrizionista eta Josetxo Varela kirol-teknikaria arituko dira, eta Laura Mongelos Minbiziaren Aurkako Elkarteko prebentzio-psikologoa izango da moderatzailea. Hitzaldira joan ahal izateko, esteka honen bitartez eman beharko da izena.

Astearekin amaitzeko, barixakuan, 18:00etan, ‘Aulki hutsak’ dokumentalaren proiekzioa egingo da eta, ondoren, solasaldia egingo da.

Actividades_SemanaDEBABARRENA

Otar-solidarioa

Asteko ekintzez gain, otar-solidarioa zozketatuko du elkarteak. Gaurtik aurrera rifak jarriko dituzte salgai Debabarrenako herrietako dendetan, euro baten truke, eta zozketa martxoaren 10ean egingo da.

Minbizia datuetan

Gaur goizeko prentsaurrekoan adierazi dutenez, prebalentzia datuei begira, 2020an Eibarren 550 kasu egon ziren, Elgoibarren 218, Mendaron 32, Mutrikun 97 eta Soraluzen 77.

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak Eibarren duen egoitzan hiru lagunek egiten dute lan, bi psikologok eta gizarte-langile batek, baina euren helburua gero eta zerbitzu gehiago eskaintzea da, ahalik eta jende kopuru handienera heltzeko.

Eibarko egoitzan doako laguntza psikologikoa eskaintzen da eta gaixotasuna hobeto eramateko laguntza emateko dute. Egiten diren ekintzen artean, ortopedia-materiala lagatzen da beharra dutenentzat, laguntzak jasotzeko tramiteak egiteko laguntza eskaintzen zaie eta bakartasun egoera daudenei konpainia ematen zaie, besteak beste. Gainera, prebentzio-kanpainak egiten dira tumore ezberdinak saihesteko.

Prentsaurrekoan eman duten datuen arabera, azken hamarkadan Gipuzkoan %15 igo dira minbizi kasuak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »