Miren Urizar Europako txapeldun Espainiako waterpolo selekzioarekin

Miren Urizar Europako txapeldun Espainiako waterpolo selekzioarekin
2019/07/15 eta kitto!
Urbat waterpolo taldeko Miren Urizar jokalariak urrezko domina irabazi zuen atzo Kirishin (Errusia) jokatu zen kadete mailako Europako txapelketan. Espainiako selekzioak 13-14 irabazi zion penaltietan etxeko taldeari, Errusiari, oso neurketa parekatuan.

Urizarren taldea nagusi izan zen hasierako faseko taldean Serbia eta Israelen aurretik, Italiari irabazi zion final laurdenetan (16-11) eta Herbeherei gailendu zitzaien final aurrekoan (14-13).

Espainiako selekzioarekin nazioarteko txapelketa bat jokatzen duen lehen jokalari euskalduna izan da Miren Urizar, eibartarrak duen maila handiaren eta Urbatek egiten duen lan onaren erakusle.