Mugimendu asko aste honetan Avia Eibar Rugby Taldean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Mugimendu asko aste honetan Avia Eibar Rugby Taldean
ETA KITTO 2021, Urt 20

Klubeko bi talde nagusiak aurreko asteburuko partiduetan nagusitasun handiz gailendu ondoren, astea mugimendu askorekin hasi du Avia Eibar Rugby Taldeak. Hasteko, Eider Olarreta izendatu du klubeko gerente. Olarreta ekonomialaria da eta emakumezkoen taldean jokatzen du, eta klubaren jarduera ekonomiko eta administratiboaz arduratuko da.

Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeen denboraldia hasita egon arren, talde biak indartzen jarraitzen du klubak. Emakumezkoen taldeari dagokionez, hiru fitxaketa egin ditu aste honetan Eibar Rugby Taldeak: Anne Fernandez de Corres gasteiztarra, Inger Jongerius herbeeretarra eta Ti Tauasosi zeelandaberritarra.

Gizonezkoen taldeak, bere aldetik, bi jokalari berri ekarri ditu: Hendaian jokatzen zuen Agustin Ortiz eta Graeme Kolomalu australiarra.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »