…eta kitto!-k urtero antolatzen duen Gabon Zahar eguneko ekitaldi horretan, Eibarko Klub Deportiboko eski batzordekoek txikitatik “eta familiaren tradizioari jarrituz” eski gainean ibili den mutil jatorra saritu nahi izan dute. Gaur egun Mutrikun bizi bada ere, lotura handia jarraitzen du izaten Eibarrekin, gurasoak ere hemengoak dituelako. Zorionak, beraz, Chaconi.