Nekane Muguruza eta Iker Martinez judokek azterketak gainditu dituzte asteburuan

Nekane Muguruza eta Iker Martinez judokek azterketak gainditu dituzte asteburuan
2021/03/29 eta kitto!
Zapatuan 1. danetik 5.era pasatzeko judo azterketak egin zituzten Tolosako Usabal kiroldegian. Judoka gipuzkoarrentzat zuzendutako jarduera izan zen eta 48 lagun izan ziren bertan, Nekane Muguruza eta Iker Martinez eibartarrak tartean. Izan ere, iaz ezin izan ziren azterketa hauek egin pandemia zela eta.

Muguruza eta Martinez ondo moldatu ziren azterketan eta biek gainditu egin zuten zapatuko proba.