Nerea Gantxegiren golak garaipen garrantzitsua eman dio Eibar FT-ri

Nerea Gantxegiren golak garaipen garrantzitsua eman dio Eibar FT-ri
2021/05/03 eta kitto!
Jaitsiera postuetatik aldentzeko berebiziko partidua zuen Eibar FT-k, zapatuan, Unben. UDGT Tenerife talde indartsua zuten aurrean, baina gorriurdinek hiru puntu lortu zituzten 2-1 irabazi ondoren.

Eibar FT markagailuan aurretik jarri zen lehen zatian Jimena López mexikarraren golari esker, baina Natalia Ramosek penalti puntutik lehia berdindu zuen kanariarrentzat. Gorriurdinek, ordea, ez zuten etsi eta 83. minutuan Nerea Gantxegik garaipenaren gola egin zuen, Lehen Mailan Eibar FT-rekin gola sartzen duen lehen eibartarra bihurtuz.

Eibarrek orain sei puntura ditu jaitsiera postuak eta atzetik duen Betisen aurka jokatuko du asteburuan, beste partidu garrantzitsu batean.