New Team talde eibartarra bigarren izan da Zaldibarko futbito maratoian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
New Team talde eibartarra bigarren izan da Zaldibarko futbito maratoian
ETA KITTO 2022, Uzt 05

Asteburuan futbito maratoia jokatu da Zaldibarren eta New Team talde eibartarra bigarren izan da, finalean Elorrioko MRT Futsalen aurka galdu ondoren.

Guztira 13 taldek hartu dute barixakuan hasi eta domekan amaitu zen Zaldibarko txapelketan, ohikoa baino gutxiago. Izan ere, pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldia egon da eta arduradunen ustez zenbait talde desegin egin dira tarte horretan.

Aipatzekoa da, gainera, txapelketa antolatzen duen Zaldua FT-k bere 50. urteurrena ospatzen duela aurten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »