Nordic Walking egiten hasteko ikastaroa antolatu du Eibarko Kirol Patronatoak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Nordic Walking egiten hasteko ikastaroa antolatu du Eibarko Kirol Patronatoak
ETA KITTO 2022, Mai 09

Ekaineko barixakuetan egiteko ibilera estilo horietako saioak antolatu ditu Eibarko Kirol Patronatoak. Saioak goizez eta arratsaldez egin ahal izango dira eta ordu eta erdikoak izango dira: goizetan 11:15etik 12:45era eta arratsaldez 17:30etik 19:00etara. Hastapen mailako ekitaldi horiek ekainaren 3an, 10ean, 17an eta 18an burutuko dira. Azkena, beraz, ez da barixakuan izango, ekainaren 24a San Juan eguna delako; horren ordez, hilaren 18an amaituko da ikastaroa.

nordic

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »