Odei Jainaga atleta indartsu bueltatu da lehiaketetara

Odei Jainaga atleta indartsu bueltatu da lehiaketetara
2020/07/23 eta kitto!
Odei Jainaga Eibarko xabalina jaurtitzailea bikain estrenatu zuen udako denboraldia atzo Iruñean, Larrabiden egindako marka-kontrolen barruan, xabalina 80 metrotik haratago jaurti zuenean. 80 metro eta 39 zentimetroko distantzia hori bere betiko bigarren marka da (80,64 du 2018ko otsailetik) eta berriro jartzen da Espainiako markatik gertu. Mani Quijera nafarrak du gaur egun marka hori, 81,31 metrorekin. Atzoko jardunaldian bost aldiz bota zuen xabalina 70 metrotik haratago Jainagak eta, seigarren eta azkenean, aipatutako marka hori eskuratu zuen. Lesioekin-eta hainbeste arazo izan dituen Hodeiri indarrak berreskuratzeko balioko dio atzokoak, marka berria ezartzeko bidean.