Odei Jainagak bere inoizko markarik onenak lortu ditu abuztuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Odei Jainagak bere inoizko markarik onenak lortu ditu abuztuan
ETA KITTO 2020, Abu 31

Maila ikaragarria erakutsi du abuztuan Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak. Atleta eibartarrak Espainiako errekorra lortu zuen hilaren 22an Leonen 81,90 metroko jaurtiketarekin eta asteburu honetan, Anoetako pistan (Donostian), Euskadiko Txapelketa irabazi du estatuko bigarren marka onena ezarrita, 81,32 metroko jaurtiketarekin. Egun euritsua izanik, ez zen egoera egokiena xabalina jaurtitzeko, baina Jainagak oso forma onean dagoela erakutsi zuen, azken urteotan izan duen lesioa atzean laga duela erakutsiz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »