Odei Jainagak indartsu ekin dio ligari Realarekin

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Odei Jainagak indartsu ekin dio ligari Realarekin
ETA KITTO 2021, Api 26

Asteburuan abiatu zen atletismoko gizonezkoen eta emakumezkoen Ohorezko Liga eta, Iruñean jokatutako gizonezkoen mailako lehen jardunaldian, Odei Jainaga eta Reala bere taldea nagusitu ziren. Gipuzkoako taldeak 229 puntu eskuratu zituen eta atzetik sailkatu ziren Iruñeako Grupompleo eta SG Pontevedra, 181ekin, eta Huescako Intec-Zoit, hau 96rekin. Odei Jainagak bikain ekin dio denboraldiari eta, xabalina 80’20 metrotara bidalita, aurrea hartu zion Manu Quijera nafarrari; bien arteko lehia berezian eibartarrak metro bat eta 18 zentimetroko aldea atera zion.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »