Odei Jainagari sorbaldatik operatuko diote abuztuan

Odei Jainagari sorbaldatik operatuko diote abuztuan
2022/06/02 08:54
eta kitto!
Gure herriko xabalina jaurtitzailea kirofanotik pasatuko da abuztuaren 8a eta 10aren artean eskumako sorbaldatik operatzeko. Operazioa Leyes doktoreak egingo dio Centro Klinikan. Jainagak Tokioko Joko Olinpikotik ez du inongo lehiaketetan parte hartu, hainbat hilabetetan tratamendu kontserbadoreari eutsiz, baina mina ez zaionez desagertzen azkenean kirofanotik pasatzea erabaki du. 24 urteko atletak Espainiako marka du gaur egun, 84’80 metroko jaurtiketarekin, eta bere buruari jarritako helburuen artean dago 2024an Parisen jokatuko diren Joko Olinpikoetan parte hartzea. Odei jakitun da ezingo duela parte hartu aurten jokatuko diren Europako eta Munduko txapelketetan, baina datorren urtean ahalegindu beharko da Olinpiadetarako gutxieneko marka lortzen: 20 zentimetro besterik ez zaizkio falta, 85 metrotan baitago.