Ohorezko Zilarrezko Mailako Mecalbe Eibar Eskubaloiak garaipenen bidetik jarraitu nahiko du Etxebarrin

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ohorezko Zilarrezko Mailako Mecalbe Eibar Eskubaloiak garaipenen bidetik jarraitu nahiko du Etxebarrin
ETA KITTO 2023, Urt 20

Azken bi garaipenen ondoren, Mecalbe Eibarko emakumezkoen taldeak Kukullaga-Etxebarriren kantxan jokatuko du bihar arratsaldez, 17:30etik aurrera, berak baino hiru puntu gehiago dituen taldeari irabazi eta puntu bakarrera geratzeko asmoz. Lehenengo itzulian Ipuruan jokatutako norgehiagokan bizkaitarrak gehiago izan ziren eta horren mendekuaren bila joango dira Andoni Perezek zuzentzen duen taldearen kideak.

1. Maila Nazionalean jokatzen duen gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak, bestalde, Palautordera Salicru talde kataluniarra jasoko dute Ipuruan bigarren itzuliari hasiera emango dion partiduan. Neurketa hori ere bihar izango da, 16:45ean, eta kataluniarrak indartsu datoz, azken sei jardunaldietan ez dute partidurik galdu eta. Hori bai, lehenengo itzulian eibartarrak nagusi izan ziren Palautorderaren kantxan. Ipuruako neurketa Eibar eskubaloiaren YouTube kanalean ikusgai izango duzue Ipuruara joaterik ez duenarentzat.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »