Bigarren RFEF-ko 3. taldeko Olotek Javier ‘Manix’ Mandiola entrenatzaile kargutik kendu du, hamar partidutan bi garaipen, bi berdinketa eta sei porrot jaso ondoren. Manixek Olot mailaz igotzea lortu zuen joan den denboraldian, baina aurtengo emaitzek ez dute Kataluniako taldearen zuzendaritza konbentzitu.