Oraingoan ezin izan da: Urbat waterpolo taldea azpitxapeldun Euskal Herriko Ligan

2022/05/30 14:50 eta kitto!
Hiru urtetan jarraian Euskal Herriko Liga txapelketa irabazi eta gero, oraingoan bigarren postuarekin konformatu behar izan dira Davide Cerchik zuzendutako taldekoek. Aurreko barixakuan Orbea kiroldegian jokatutako partiduan, Askartza gehiegi izan zen Urbat-Urkotronik taldearentzat eta eibartarrek amore eman behar izan zuten (7-11), partiduari hasiera kaskarra eman eta gero, 0-4koarekin amaitu baitzen lehen zatia. Hala ere, ondo saiatu ziren eibartarrak ondoren, “Jon Treviño indomitoa, Unax Unzeta pirata eta Izei Sologaistoa atezaina buru izan zituen jokoarekin”. Hurrengo denboraldian txapelaren bila irtengo dute berriro Urbatekoek.