Orbea kiroldegia abuztuaren 15era arte itxita egongo da

Orbea kiroldegia abuztuaren 15era arte itxita egongo da
2022/07/26 eta kitto!
Eibarko Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, gaurtik hasita Orbea kiroldegia itxita egongo da, abuztuaren 15era arte. Horretarako arrazoiak “batetik, piszina-ontzia konpontzeko lanak egin behar dituztela uztailaren 26tik abuztuaren 21era, eta bestetik SPAren gunean mantentze-lanak egin behar direla uztailaren 26tik abuztuaren 28ra” dira.

Ipuruako kiroldegiko barruko igerilekuetan ere mantentze-lanak egingo dira, udaldian ohikoa denez. Lanak abuztu osoan zehar egingo dira. Nolanahi ere, gainerako instalazioak zabalik egongo dira abuztuaren 1etik 8ra eta abuztuaren 22tik 31ra. Ipuruako kanpoko igerilekuak ez dira itxiko.

Azkenik, Unbe itxita egongo da uztailaren 24tik abuztuaren 7ra, egun biak barne.

Horregatik, Eibarko Kirol Patronatuko instalazioak erabili nahi dituztenek aukeratu egin beharko dute, itxita dauden denboran, aldameneko herrietako kiroldegietako instalazioen artean, Kirol Txartelak eskaintzen dituen abantailez baliatuz.