Oreka eta sufrimendu handiko partiduei egin zieten aurre waterpoloko taldeek azken asteburuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Oreka eta sufrimendu handiko partiduei egin zieten aurre waterpoloko taldeek azken asteburuan
ETA KITTO 2022, nov 14

11 zenbakiak garrantzi handia izan du Urbat waterpolo taldeek azken jardunaldian jokatutako partiduetan. Eta bitan markagailuak alde egin bazuen, hirugarrenean (kopuru horretara heltzea lortu ez zenez) amore eman behar izan zuten eibartarrek. Barixaku gauean seniorren mailako B taldeak beste garaipen bat (lautik lau) eskuratu zuen lau segundoren faltan markagailuan behinbetiko 11-10ekoa ezarri zuenean markagailuan Mungiaren aurkako partiduan. Behin zapatura helduta, 15:00etan hasitako norgehigokan, haur mistoen taldeak Irunen aurkitutako zailatsunei aurre egiten jakin izan zuen eta, igerileku handi hartan, Urgarakoei irabazi zien (9-11), puntuekin Eibarrera bueltatzeko. Azkenik, handik ordubetera Nafarroako Univertsitate Publikoaren instalazioetan Urbateko senior mailako A taldeak WP9802 aurkari klasikoarekin galdu zuen gol batengatik (11-10), 20 segundoren faltan jasotako gol baten erruz. Porrot mingarria benetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »