Oyarzabal Realeko kapitainak agur esan dio denboraldiari

Oyarzabal Realeko kapitainak agur esan dio denboraldiari
2022/03/18 eta kitto!
Mikel Oyarzabalek lotailu gurutzatua apurtu zuen atzo goizeko entrenamenduan eta, bertatik osatzeko beharko dituen seitik zortzi hilabeterako tartea kontuan hartuta, agur esan dio aurtengo sasoiari eta, seguruenik, Quatarreko Munduko txapelketan ere ezingo du jokatu. Ezker belaunean du lesioa eta datozen egunetan egingo diote ebakuntza. Denboraldiko sasoi erabakigarrenean iritsi zaio lesioa kapitainari, hamar jardunaldi baino falta ez direnean liga amaitzeko.

Azken aldian ez dira zorteko goi mailan diharduten gure herriko foballariak. Orain dela hiru aste min hartu zuen baita Mallorcan jokatzen duen Iñigo Ruiz de Galarretak ere, Betiseko jokalari batek egindako sarrera beldurgarriaren ondoren. Irletako taldearen jokoa zuzentzen zuen erdilariari ere lotailu gurutzatua apurtu zitzaion jokaldi horretan eta gutxienez zazpi hilabete emango ditu jokatu ezinda. Gainera, ez da lehen aldia horrelako lesio larririk izan duena, 2012an eta 2014an ere beste bi lesio larri jasan izan zituelako.

Bestalde, bere aitita-amamak Eibarkoak dituen Ander Barrenetxea Realeko jokalariak ere lesio larria izan zuen urte hasieran eta hainbat hilabete daramatza zelaietatik kanpo, Finlandian operatu eta errekuperazio lanarekin jarraitzen duen bitartean.