Palaciosek hartuko du Garagarzaren tokia kirol zuzendari bezala

Palaciosek hartuko du Garagarzaren tokia kirol zuzendari bezala
2021/06/03 07:47
eta kitto!
Cesar Palacios nafarra izango da Eibar Futbol Taldeko kirol zuzendari berria. Palaciosek 46 urte ditu eta hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatu du, hirugarren bat luzatzeko aukerarekin. Aurretik, Numantziako kirol arduradun nagusia izandakoa da (2010-2020). 19/20aren amaieran Numantzia laga eta gero, iruindarrak bere formakuntza osatzen jardun du azken urtean.

Eibar FT- kirol zuzendari berria martitzenean aurkeztu zuten Ipuruan. Palaciosek Osasunako elastikoa defendatu zuen jokalari gisa 17 denboraldi baino gehiagoz, horietatik 11 lehen taldean, eta zortzi kapitain modura. 2004an Numantziak fitxatu zuen, eta sei denboraldi egin zituen, bost taldeko kapitain gisa. 2010ean laga zuen futbola Palaciosek, Soriako taldearen kirol zuzendari izateko.