Partidu erabakigarria jokatuko du gaur Agirresarobe pilotariak Astelenan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Partidu erabakigarria jokatuko du gaur Agirresarobe pilotariak Astelenan
ETA KITTO 2023, Mai 12

Astelenan gaur 19:00etan hasiko den pilota-jaialdian Klub Deportiboko Agirresarobek partidu erabakigarria jokatuko du Uribetxeberriaren aurka. Eibartarra bigarren da bere multzoan, aurreko asteburuan galdutako partidua kenduta beste guztiak irabazi dituelako. Jarraian binakako norgehiagoka ikusi ahal izango da, eta bertan infantilen mailan Deporreko Varona eta Del Reyk osatutako bikoteak eta Oiartzungo Arizabalo eta Iradik osatutakoa indarrak neurtuko dituzte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »