Paula Calvo igerilariak Euskal Herriko alebin mailako txapela jantzi du 200 estiloetan

Paula Calvo igerilariak Euskal Herriko alebin mailako txapela jantzi du 200 estiloetan
2021/07/01 eta kitto!
Eibar Igerixaneko ordezkari bakarra izan zen Getxoko Fadura kiroldegian jokatu ziren alebin mailako Euskal Herriko igeriketa txapelketan, eta lan bikaina egin zuen parte hartu zuen lau probatan: libre erako 100 eta 200 metrokoetan, 100 bizkar erakoan eta 200 estiloetan. Azken horretako txapela jantzi zuen Paula Calvok eta, horrez gain, bigarrena izan zen jokatutako beste hiru probatan; hau da, txapelduna izateaz gain, Euskal Herriko txapeldunorde izan zen beste hiru probatan.

Eibar Igerixanekoek uztailaren 17an eta 18an izango dute hurrengo erronka, Euskal Herriko Udako Absolutu Txapelketan.