Pello Berrizbeitiak Hiru Txikiak lasterketa irabazi du

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Pello Berrizbeitiak Hiru Txikiak lasterketa irabazi du
ETA KITTO 2022, oct 17

Urko, Oiz eta Egoarbitza mendiak igotzen dituen Hiru Txikiak traila irabazi zuen zapatuan Pello Berrizbeitia Apellanizek. Eibartarrak 3:49:41 behar izan zituen lasterketaren 42 kilometroak egiteko (2.000 metroko desnibelarekin), eta Julen Olaizola ermuarra eta Sergio Aguirregomezcorta elgoibartarra izan zituen atzetik.

Emakumezkoen sailkapenean, ostera, Lorena Guinaldo eibartarra bigarrena izan zen Mayi Mujika elgoibartarraren ondoren. Hirugarrena Oihane Perez gernikarra izan zen.

SAILKAPENA HEMEN

 

(Argazkia: Hiru Txikiak)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »