Pello Bilbaok irabazi du hirugarren etapa justu helmugako lerroan, amaiera bizi-bizian

Pello Bilbaok irabazi du hirugarren etapa justu helmugako lerroan, amaiera bizi-bizian
2022/04/06 eta kitto!
Pello Bilbaok eskuratu du garaipena Amurriko helmuga lerroan oso etapa gogorra osatu ondoren, igoera bikoitzarekin Opellora eta Ozekara. Azkenean, taldea batuta iritsi da esprintera, Alaphilippek oso ongi kokatuta ekin dio esprintari baina Pello Bilbaok gurpila hartu dio eta helmugan gurpil erdiri esker lortu du garaipena.  Pello Bilbaok Itzulian lortzen duen lehen garaipena da, iaz Hondarribiko etapan bigarren postua lortu ondoren.
Sailkapen orokorrean, faboritoen arteko aldea mantentzen da eta Primoz Roglic da lider, 05” ateraz sailkapeneko bigarrenari, Remco Evenepoeli, alegia. Pello Bilbaok bosgarren postura egin du salto. Sailkapenetako liderrak honako hauek dira: Banakakoa: Primoz Roglic (1, TJV), Mendia: Cristian Rodríguez (106, TEN), Puntuak: Julian Alaphilippe (41, QST), Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST), Taldekakoa: Jumbo-Visma, Euskaldunik onena: Pello Bilbao (11, TBV)