Pello Osoro 8. izan da Neguko Triatloiko Munduko Kopako Harbineko proban

Pello Osoro 8. izan da Neguko Triatloiko Munduko Kopako Harbineko proban
2020/01/04 19:26
eta kitto!
Pello Osoro triatloilari eibartarrak bikain hasi du urtea eta 8. postua lortu du Harbinen (Txina) jokatu den Neguko Triatloiko Munduko Kopako proban. Saio ona egin badu ere, Osorok zapore gazi-gozoarekin amaitu du proba, bere burua emaitza hobea lortzeko gai ikusten zuelako. “Bi trantsizio eskasetan aukera handia galdu dudala uste dut. Lehen bost sailkatuen artean geratzea posible zen”, esan du bere sare sozialetan. Osoro probako onenen pare ibili da lasterketan, nor baino nor, baina denbora gehiegi galdu du trantsizioetan (lehena, antxitxiketan egitetik bizikletara; eta bigarrena, bizikletatik iraupeneko eskira). Pavel Andreev izan da lasterketaren irabazlea.