Pello Osoro Espainiako Cross Triatloiko txapeldun

Pello Osoro Espainiako Cross Triatloiko txapeldun
2021/10/31 eta kitto!
Joan den asteburuan Ibizako Half Triatloian hirugarren postuan amaitu ondoren, gaur Espainiako Cross Triatloi txapelketa eskuratu du Pello Osorok. Atleta eibartarrak harriduraz hartu du lorpena, zer aipatu baitu sare sozialen bitartez: “hau bai ez nuela inondik inora espero”. Osorok gauza handiak lortzeko gai dela erakutsi du bere ibilbidean zehar eta gaurkoa beste erakustaldi bat gehiago izan da.