Pello Osoro hirugarren Ibiza Half Triathloian

Pello Osoro hirugarren Ibiza Half Triathloian
2021/10/25 eta kitto!
Udako giroarekin, lasterketa zirraragarria bizi izan zen atzo Ibiza Half Triathloian. Gizonezkoen proban Emilio Aguayo gailendu zen eta Pello Osorok hirugarren postuan amaitu zuen. Emakumezkoetan, ostera, Helene Alberdi izan zen garaile, Pedro Alberdi gure kolaboratzailearen alaba.

Igeriketa saioa bigarren taldean amaitu zuen Pello Osoro, aurreko taldearengandik 48 segundora, baina bizikleta gainean maisutasuna erakutsi zuen eibartarraketa buruan zihoan taldea harrapatu zuen. Aguayorekin eta Pedro Andujarrekin hasi zuen 21 kilometroko atxintxiketaldia Osorok eta zenbait aldaketa izan ziren buruan, probaren gogoratsunaren erakusle. Aguayo bi aldiz geratu behar izan zen eta Andujar lider jarri zen lehenik. Gero, Osorok hartu zuen burua, zirkuituaren bigarren itzulira arte lider izanik. Azkenean, Aguayok indar gehiago zuela erakutsi zuen eta bi minutu atera zizkion Andujarri eta 2.53 Osorori.

Alberdik, bere aldetik, nagusitasunez irabazi zuen bere proba, Esther Rodriguez bigarren sailkatuari 13:20 atera zizkiolako eta Natalia Bermudez hirugarrenari 18:22.

helene alberdi web