Pello Osoro irabazle Madrilgo distantzia erdiko triatloian

Pello Osoro irabazle Madrilgo distantzia erdiko triatloian
2019/09/23 eta kitto!
Pello Osorok Madrilgo Half Challenge triatloi txapelketan hartu zuen parte atzo eta nagusitasun handiz irabazi zuen. Atleta eibartarrak 4:09:10 denbora behar izan zuen distantzia erdiko triatloia egiteko, Ariel Hernandez bigarren sailkatuak baino 8:35. Txomin Osoro, Pelloren anaia, 4. izan zen 4:31:16 denborarekin.

Igeriketa saioan lehen sailkatuarekin pare bat minutu galdu ondoren, Pello Osorok erakustaldia egin zuen bizikleta gainean eta antxitxiketako saioan aise mantendu zuen bigarrenarekiko aldea. Joan den astean Zumaiako triatloian irabazi ondoren, forma onean dagoela berretsi zuen atzo Madrilen.