Pello Osoro marka egitetik minutura geratu zen Simon Aldazabal herri-lasterketaren 27. edizioan

Pello Osoro marka egitetik minutura geratu zen Simon Aldazabal herri-lasterketaren 27. edizioan
2022/09/14 08:39
eta kitto!
Eibarko kirolariak bere bilduma handirako beste garaipen bat lortu zuen aurreko domekan, oraingoan bere jaioterrian bertan, Simon Aldazabal lasterketa bereganatuz. Osorok 26 minutu eta 2 segundo behar izan zituen Arrateko helmugara iristeko eta, horrela, El Hassan Oubadik 2011n egin zuen markak (25’02’’) indarrean jarraitzen du. Eibartarraren atzetik helmugaratu ziren Josu Uriarte markinarra eta Aritz Sorzabal irundarra. Saioa Hugidos izan zen parte-hartzaile bakarra emakumezkoetan eta berak ere ezin izan zuen 2011ko XVI. edizio hartan Cristina Loedik lortutako marka (32’21’’) hobetu.