Pello Osorok Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa jokatuko du asteburuan

Pello Osorok Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa jokatuko du asteburuan
2022/02/10 09:44
eta kitto!
Munduko Txapelketan 14. postua lortu ondoren, Pello Osorok Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa jokatuko du asteburuan Anson (Huesca). Adituek diotenez eibartarra da garaipena lortzeko faborito nagusia, baina Fernando Zorrillak, Joan Freixak, Xabier Ordunak, Arnau Rosalenyk eta Alvaro Lopezek lehia emango dute.

Parte-hartzaileek 7 kilometroko antxintxiketaldia egin beharko dute Ansoko kaleetan zehar, 20 kilometro mendiko bizikletan errepidetik eta 10 kilometro fondoko eskian.