Pello Osorok istripu bat izan du eta neguko denboraldiari agur esan behar izan dio

Pello Osorok istripu bat izan du eta neguko denboraldiari agur esan behar izan dio
2021/01/14 10:19
eta kitto!
Hilaren 12an, martitzenean, Pello Osoro eibartarrak jakinarazi zuen bere blog pertsonalean “game over” izenburuarekin, elurretan entrenatzen zegoela istripu bat izan zuela.

Elurretan entrenatzen ari zela, elur asko zegoen leku batean sartu, eta, trabatuta geratu zen. “Izugarrizko minak berehala sentiarazi zidan gertatutakoa ez zela txantxa” zioen kirolariak. Ez zenez belauna luzatzeko gai izan, ezin zen errepideraino laguntza eske hurbildu. Eibartarrak umore puntu batekin kontatzen du berehala agertu zela “MaixuMikel” beste bi lagunekin batera, eta ezin hobeto lagundu ziotela errepidera iristen. Honela jarraitzen du: “Aitari deitu eta IMQ Zorrotzaurre klinikara hurbiltzea erabaki genuen, aukera bizkor eta eraginkorrena iruditu zitzaigulako”.

Medikuaren diagnostikoaren hitzak honako hauek izan ziren: “Belauneko blokeoa daukazu”. Baliteke erreahabilitazioa astebetekoa, hilebetekoa, urtebetekoa edota 3 urtekoa izatea, beraz, kirolariak argi dauka “2021 denboraldiko negua galduta” dagoela. Osorok ez du amorerik emango, eta dagoeneko “bueltarako lanean” diharduela adierazi du.

Albiste txarra da hau triatleta eibartarrarentzat, bere denboraldien zati handi bat mendiko triatloiak egiten ematen duelako. Pello diziplina honen erreferentea da Espainian: 12. postua lortu zuen Asiagoko Munduko Txapelketan eta iaz zortzigarren geratu zela Harbingo Neguko Triatloiko Munduko Kopan.

77077976Mv11zT