Pello Osorok Triatloi Multikiroleko Europako Txapeketako podiumera igo zuen atzo

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Pello Osorok Triatloi Multikiroleko Europako Txapeketako podiumera igo zuen atzo
ETA KITTO 2022, Ira 23

Eibarko triatloilariak hirugarren postuan amaitu zuen  atzo Bermeon eta Urdaibaiko eskualdean jokatutako Bilbao Bizkaia Triatloi Multikiroleko Europako Txapelketan. Espainiako taldekoak izan ziren, gainera, podiuma osatu zuten hiru atletak, Osororen aurretik helmugaratu baitziren Ruben Ruzafa valentziarra, probako irabazlea, eta Leongo Tarek Viñuela. Modu horretan, orain dela 28 urte atletismoko maratoiko proban gertatutakoa errepikatu da oraingoan: orduko hartan, 1994ko abuztuaren 14an, Martin Fiz arabarrak, Diego Gartzia azkoitiarrak eta Alberto Juzdado madrildarrak, Espainiako taldea osatuz ere, podiumeko hiru postuak bereganatu zituzten.

Pello Osoro eibartarrak denboraldi ezinhobea dihardu egiten eta podiuma bere etxeko pasilloa bihurtu du dagoeneko; oraingoan ere, ohikoa denez, igeriketa saioaren amaieran aurrean zihoazenekiko atzerapena errekuperatzen joan zen bizikleta gaineko eta antxintxiketan egin beharreko beste bi saioetan, azkenean hirugarren postua eskuratzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »