Pello Osororen azken ‘astakeria’: 333 kilometro 11 ordutan

Pello Osororen azken ‘astakeria’: 333 kilometro 11 ordutan
2020/06/29 eta kitto!
Triatloi mundua zur eta lur utzi du Pello Osororen azken ‘astakeriak’. Txomin anaiarekin eta beste hainbat lagunekin entrenamendu saioa hasi zuen zapatuan, baina bakarrik amaitu zuen. 333,32 kilometro egin zituen bizikletan Gipuzkoa eta Bizkaian zehar, 4.153 metroko desnibelarekin, eta 11 ordu eta bi minutu behar izan zituen horretarako. “Bi hilabetez zoro bat etxean giltzaperatzen duzu eta horrelako gauzak gertatzen dira”, idatzi zuen zapatuan atleta eibartarrak bere Twitter kontuan.

 



Osorok Embrunman lehiatzea du helburu, abuztuaren 15ean Embrunen (Frantzia) jokatuko den triatloia. Distantzia luzeko proba izango da, XXL motako triatloia, eta igerian 3,8 km, bizikletan 185 km eta korrika 42 km egin beharko ditu.