Peña Txinberaren 20. urteurrenarekin IV. Gipuzkoa Zurigorria ospatuko da Eibarren ekainaren 8an

Peña Txinberaren 20. urteurrenarekin IV. Gipuzkoa Zurigorria ospatuko da Eibarren ekainaren 8an
2019/05/27 eta kitto!
Gipuzkoa Zurigorriaren IV. edizioa Eibarren egingo da, egun osoko egitarauarekin, eta Peña Txinberak eguna aprobetxatuko du bere 20.urteurrena ospatzeko egunaren amaierarako antolatutako hiru kontzerturekin. Ekainaren 8an 11:00etan txupinazoa jaurti eta hamaiketakoa eskainiko dute Peña Txinberaren lokalean. 12:00etan Untzagako graden aldean umeentzako gaztelu puzgarriak egongo dira, eta 12:30etik 14:00etara trikipoteoa egingo dute kaleetan, Eibarko Trikitilari Gazteak lagunduta. 14:15ean argazki ofiziala aterako dute Untzagako gradetan eta, jarraian, bazkaltzeko ordua helduko da, 14:30ean karpan. Arratsalderako ere badute egitaraua: 16:00etan sari banaketa egingo dute eta 16:30ean herri-kirolen erakustaldi mixtoa. 18:00etan elektropoteoa hasiko da kaletik Ustekaberekin, eta 19:30ean pintxoak izango dituzte zain Txinberako guztiek Slow kafetegian. Bestalde, Peña Txinberaren20. urteurrena ospatzeko, hiru taldek osatutako musika jaialdia izango da: kontzertuan Bilboko Los Chimberos (20:00etan) eta Eibarko Eirband (22:00-etan) eta Mugi Panderoa (00:00etan) hartuko dute parte.

Untzagako karpan egun horretan egingo duten bazkarirako kopuru mugatua izango da eta izena 943-127250 telefono zenbakira deituta eman dezakete Athleticzaleek. Helduen menua (onddo pudinga, piper beteak, txerri masailak saltsan, flana izozkiarekin, kafea eta ura, kriantza ardoa eta sagardoa) 25 eurotan izango da eta umeena (makarroiak tomatearekin, solomoa patatekin, izozkia eta ura) 10 eurotan. Dirua S07 2095 5035 019118361711 kon-tu korrontean sartu beharko dute maiatzaren 31 baino lehen eta “hor aipatu behar-ko dute zenbat izango diren bazkaltzen eta peñaren izena”. Informazio gehiagorako:txinbera@hotmail.com