Ponferradina-Eibar partidurako sarrerak salgai daude 25 eurotan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ponferradina-Eibar partidurako sarrerak salgai daude 25 eurotan
ETA KITTO 2023, Urt 17

Zapatu arratsaldean Ponferradako El Toralin futbol-zelaian jokatuko den SmartBank Ligako Ponferradina-Eibar partidurako 100 sarrera jaso ditu Eibar KE-k eta Orsaixango arreta bulegoan jarri ditu salgai. Partidua 16:15ean hasiko da eta sarrerak Hegoaldeko Fondoan dagoen gune bisitariari dagozkio. Etzira arte, eguenera arte, erosi ahal izango dira sarrerok, eguerdiko 13:00ak arte. Sarrerak izendunak dira; beraz, partidara joango den bakoitzaren izen-abizenak eta NANa aurkeztu beharko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »