Jumbo Visma taldeko Primoz Roglic esloveniarrak irabazi du Espainiako Itzuliko lehen etapa, horrela aurtengo Vuelta irabazteko faborito nagusia bihurtuta . Azken kilometroan erasotu eta gero, bera izan da lehena Arrateko helmugan. Bere atzetik helmugaratu dira Ineos taldeko Richard Carapaz eta Israel Start-Up Nation taldeko Daniel Martin, berarekin batera gaurko etapako podiuma osatuta. Bihar Iruñea-Lekunberri bitarteko etapari egin beharko diote aurre txirrindulariek.
#eibar#martin#txirrindulariArratecarapazlavuelta20roglic
Gaiarekin zerikusia duten albisteak